Gaur Amets Bateko hamabigarren edizioaren azken jardunaldia ospatu da Zubietan, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua. Katalin Erauso Ikastetxeko, Donostiatik, Beasaingo Alkartasuna Lizeoa ikastolako, eta Hirukide Ikastetxeko, Tolosatik, 166 ikasleek beste urte arrakastatsu bati agur esan diote. Kolore txuri-urdinez, txikienek Amets Bateko edizio honi amaiera bikaina eman diote. Hainbat taldeetan banatuta, gaztetxoek Zubieta bisitatu dute, Realaren historia eta baloreei buruzko bideoa ikusi dute eta zenbait joko burutu dituzte z4 zelaian. Ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusi dute Jose Luis Orbegozoko harmailetatik eta etengabe animatu dituzte jokalari txuri-urdinak. Behin entrenamendua amaituta, Markel Bergara eta Gero Rulli Realeko jokalariak ezagutu dituzte. Arratsaldean Donostiako Aquariuma bisitatuko dute, Real Sociedad Fundazioko babeslea dena, jardunaldia borobiltzeko. Gainera, Anoetako harmailatatik larunbateko Rayo Vallecanoren aurkako partida ikusiko dute. 1.800 neska-mutil baino gehiago instalazio txuri-urdinetatik pasa dira eta jardunaldiak Donostiako Aquariumean eta Anoetan taldea animatzen borobildu dituzte. Kirola, heziketa, sentimendu txuri-urdina eta ezagutza nagusi izan dira. Hamabost egunetik behin, Zubietan usain gozoa egon da txikienen poztasunarekin. Azken jardunaldian, Katalin Erauso Ikastetxea, Donostiatik, Beasaingo Alkartasuna Lizeoa, eta Hirukide Ikastetxea, Tolosatik, beste urte arrakastatsu bati amaiera emango diote. 35 ikastetxe etorri diraHauek dira Amets Bateko edizio honetan parte hartu duten ikastetxeak: María Auxiliadora (Donostia), Zurriola Ikastola (Donostia), Bizarain Ikastola (Errenteria), Intxaurrondo Ikastetxea (Donostia), Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta), Telleri-alde Ikastetxea (Errenteria), María eta José Ikastetxea (Zumaia), Orereta Ikastola (Errenteria), Samaniego Ikastetxea (Tolosa), Colegio Inglés San Patricio (Donostia), La Salle (Irun), Harri Berri Oleta Ikastetxea (Donostia), Salbatore Mitxelena Ikastola (Zarautz), San Martin Herri Eskola (Errezil), Larramendi Ikastetxea (Donostia), Herrera Ikastetxea (Donostia), Elgoibarko Ikastola (Elgoibar), Iraurgi Ikastetxea (Azpeitia), Urumea Ikastola (Hernani), Inmakulada Ikastetxea (Hernani), Ugaro Herri Ikastetxea (Legorreta), San Tomás Lizeoa (Donostia), Ibai Ikastola (Donostia), Zubimusu Ikastola (Villabona), San Luis La Salle Ikastetxea (Donostia), San Miguel Ikastetxea (Mutriku), Ikasbide Ikastola (Donostia), Antoniano Ikastetxea (Zarautz), Gainzuri Ikastetxea (Urretxu), Herri Ametsa Ikastola (Donostia), Axular Lizeoa (Donostia), Orixe Ikastola (Donostia), Katalina de Erauso Ikastetxea (Donostia), Alkartasuna Lizeoa (Beasain) eta Hirukide Ikastetxea (Tolosa).
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!