Realak porrotarekin amaitu du 17-18 Denboraldia. FC Barcelonaren joa nagusitu egin da aukera ugari sortzeko gaitasuna izan duten txuri-urdinen aurrean. Xabi Prietoren azken minutuak jokalari bezala eta Andres Iniestarenak Barçan izan dira partidaren une hunkigarrienak.
Intentsitate handiarekin ekin du neurketa Realak, hiru aukera garbi izanda lehen hamar minutuetan. Willian Jose bitan eta Adnan Januzajek lanak eman dizkiote Ter Stegeni. Gutxinaka-gutxinaka Barçak baloi jabetza bereganatu du, baina arrisku handirik sortu gabe. Rakitic, hogeita bostgarren minutuan, izan du lehen argia burukada batean. Realak berehala erantzun du. Oyarzabalek ez du asmatu penalti puntutik Januzaj eta Willianen jokaldi dotore baten ondoren. Atsedenaldira iritsi aurretik etorri dira azken saiakerak. Garbiena Juanmiren lasterketa bat, baina bertan behera utzi du marrazainak jokoz kanpo zorrotz bat adierazi ondoren.
Bigarren zatiaren hasierak ez du mugimendu handirik izan Coutinhok talde handien joa erakutsi duen arte. Eskuinkada bikaina, ezinezkoa Moyarentzat. Txuri-urdinek ez dituzte besoak jaitsi eta berdinketaren bila joan dira. Odriozolaren sarrerek eskuin hegaletik min egin dute, baina ez dute zorterik izan gipuzkoarrek azken errematean. Xabiren azken minutuak bere bizitzako elastikoarekin partida itxi dute.
Gaurko norgehiagoka garai baten amaiera eta berri baten hasiera da, generazio berriek gaur ikusi dituzte beren eredu izango denaren azken minutuak. Xabier Prieto Argarateren azken minutuak.
Fitxa teknikoa:
FC Barcelona: Ter Stegen, Semedo, Pique, Yerry Mina, Jordi Alba, Sergio, I. Rakitic, A. Iniesta (kap.) (Paco Alcacer, min. 81), O. Dembele (Denis Suarez, min. 53), Coutinho (Messi, min. 67), Suarez.
Real Sociedad: Moya, Aritz (Odriozola, min. 71), Llorente R., Raul Navas, De la Bella, Illarra (kap.), Zurutuza (X. Prieto, min. 89), Januzaj (Canales, min. 63), Juanmi, Oyarzabal, Willian J.
Gola: 1-0: Coutinho, min. 57.
Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Suarez, Jordi Alba eta I. Rakitic eta kanpoko Raul Navas eta Januzaj.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin