REAL SOCIEDAD 6-1 DEPORTIVO ALAVES

Amaierako festa

Vídeo

Ez zegoen denboraldi historiko hau agurtzeko modu hoberik. Agertoki ezin hobean, txapeldunordeek sei eta bat irabazi diote Alavesi. Garaipen honekin eta sailkapenean 66 punturekin, Realak agur esan dio bere denboraldirik onenari eta bere zale guztien babesean egin du. Reale Arenan goiz magikoa izan da txuri-urdin eta realzaleentzat.

Agertoki ezin hobean, zaleekin batera garaipen berri batez gozatzeko helburuarekin zelairatu da Reala. 6. minutua betetakoan Gabyk lehen aukera izan du, baina buruz egin duen errematea gora joan da. Handik gutxira, Vanegasek ez du barkatu eta goizeko lehena egin du korner baten irteeran egindako burukada ikusgarri bati esker. Reala jaun eta jabe izan da hasieran, baina gehiago nahi zuen. Nerea gertu egon da aldea handitzeko, baina bere erremate gurutzatua oso gutxigatik joan da. Partidako 15. minutuan, Gemmak aldeak handitu zituen area barrutik jaurtiketa gurutzatu bat egin ondoren. Beste gol bat. Bestalde, kanpokoak kontraerasoan ezustean harrapatzen saiatu dira, baina ez dute arriskurik sortu Elene Letek defendatutako atean. Atsedenaldia baino minutu batzuk lehenago, Gemmak beste aukera bat izan du hirugarrena egiteko, baina area kanpotik egindako jaurtiketa apur bat desbideratuta joan da. 42.ean Cristina Cornejok Amaiurren gola eragotzi zuen, geldiketa on bat egin ondoren. Luzapenean, aurkariaren atezainak berriro saihestu zuen hirugarrena, Nereak jaurtiketa ona egin ondoren. Realak gehiago nahi zuen, eta horrela, atsedenaldiaren atarian, Franssik hirugarren gola sartu du, Gabyren aurreko errematearen ondoren atezainaren aldaratzea sare barrura bidaliz. Hiru goleko abantailarekin amaitu da lehen zatia. Oso sentsazio onak eta denboraldi amaiera honetaz gozatzen jarraitzeko gogoz.

Bigarren zatiaren hasieran gure kapitainak Realaren laugarrena egin du. Nereak beste gol bat eman die zaleei ezker hankarekin, eskuadratik sartu den jaurtiketarekin. Etxekoak nagusi izan dira bigarren zatian eta horrela iritsi da goizeko bosgarrena. Amaiurrek Mirariren erdiraketa aprobetxatu du baloia sare barrura bidali eta beste gol bat egiteko. Luzapenean, Maria Ortizek aldea murriztu du kanpokoentzat eta Nerea Eizagirrek sei eta batekoa jarri du markagailuan.

Zoriontasunez eta emozioz beteriko goiza. Garaipen honekin, txuri-urdinek zaleekin batera ospatu ahal izan dute aurreko jardunaldian sendotu zuten bigarren postua. Natalia Arroyoren neskek denboraldi ezin hobea egin dute eta datorren denboraldian Txapeldunen Ligan lehiatuko dira. Denboraldiaren zati handi bat bigarren postuan eman duen Reala azpitxapeldun izendatu zen jardunaldi baten faltan. Gaur, denboraldiko azken partida, Realak zaleei beste garaipen bat oparituz ospatu ahal izan du. Ezin zen festa hoberik egon. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Elene (O. Santana, min. 72), Etxezarreta (Tejada, min. 56), Vanegas, Maddi (I. Arnaiz, min. 56), Nuria, R. (Izarne, min. 72), Emma, Gaby. G, Gemma, N. Eizagirre (kap.), Amaiur eta Franssi (Mirari, min. 65).

Deportivo Alavés: Cristina, Majarin, Ohale (Gaste, min. 83), Nerea, Jordan Clark, C. Auñon, Alba (kap.) (Maria Ortiz, min. 78), Miku (Garazi, min. 46), Ane Miren (Lice Chamorro, min. 46), Marta San Adrián (Sara Carrillo, min. 46) eta Carla.

Golak: 1-0: Vanegas, min. 6; 2-0: Gemma, min. 15; 3-0: Franssi, min. 45+3; 4-0: N. Eizagirre, min. 53; 5-0 Amaiur, min. 77; 5-1: Maria Ortiz, min. 92; 6-1: N. Eizagirre, min. 94.

Epailea: Gil Soriano. Txartelik gabe.

Asistentzia: 10.272 ikusle. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!