SANSE 2-3 SD EIBAR

Amaierara arte borrokatu dute

Vídeo

Sansek bi eta hiru galdu Reale Arenan jokatu den derbian SD Eibarren aurka. Txuri-urdinek amaierara arte sinetsi dute hiru goleko desabantaila izan arren, eta puntu bat lortzeko zorian izan dira luzapenean.

Gure filialak partidaren pisua hasieratik eraman nahi izan du, baina armaginek txuri-urdinen ekintza arriskutsu bakoitza zapuztea lortu dute. Lehen minutuetan ia jokaldi esanguratsurik sortu gabe, kanpokoek aurrea hartzea lortu dute Stoichkovek errematatu duen korner batean, Esteban Burgosen bigarren zutoinean buruz asistentzia eman ostean. Etxekoek saiatzen jarraitu dute, baina ez dute arrisku handirik sortu.

Aldageletatik igaro ostean, armaginek jarraian sartutako bi golek partida ia erabakita utzi dute. Lehenengoa Corpasen golarekin, Toño Garciaren erdiraketa bat bigarren zutoinean errematatu eta gero, eta gero Stoichkoven gol batekin. Gure filialak ez dio partidari aurpegia galdu eta, amaierarako hogei minututan, aldea murriztea lortu du Karrikaburuk. Azken txanpan Alkainek Sanseren bigarrena egin du sinisten jarraitzeko.

Txuri-urdinek amaierara arte borrokatu dute, baina saririk gabe. Erreakzioa iritsi da eta berdinketa oso gertu egon da ezinezkoa zirudienean. Datorren larunbatean La Romareda bisitatuko dute Zaragozaren aurka jokatzeko. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco, G. de Zarate (Marton, min. 88), Arambarri, Romero Aldasoro, Pokorny (Garrido, min. 68), Lopez (kap.) (Alkain, min. 46), Djouahra (Kortajarena, min. 68), Valera (Martín, min. 68) eta Karrikaburu.

SD Eibar: Cantero, A. Tejera, E. Burgos, X. Etxeita, Glauder, Javi Muñoz (kap.), Edu Expósito (Sielva, min. 72), Corpas (Y. Rahmani, min. 80), Stoichkov (Quique, min. 72), Toño Garcia eta Fran Sol (Blanco Leschuk, min. 65).

Golak: 0-1: Stoichkov, min. 18; 0-2: Corpas, min. 54; 0-3: Stoichkov, min. 63; 1-3: Karrikaburu, min. 73; 2-3: Alkain, min. 85

Epailea: Pulido Santana. Txartel horia erakutsi die etxeko Aldasoro eta Pokornyri eta kanpoko X. Etxeita eta E. Burgosi

Asistentzia: 6.266 ikusle. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!