Astearte arratsaldean kanpoko jokalariekin burutu den lehen teknifikazio zikloa amaitu zen Zubietan. Urria eta azaroan zehar, kadete eta lehen urteko jubenilak kategorietako 23 jokalarik guztira lau lan saioetan parte hartu dute. Futbolari hauek Ordizia, Tolosa, Añorga, Amaikak bat, Eibar, Zarautz, Anaitasuna, Lagun Onak, Oiartzun, Allerru, Casco Viejo, Pradejon, Anglet taldekoak dira. Astearte arratsaldean, teknifikazioari amaiera emateko, talde honek Zubietan lagunarteko bat jokatu zuen Gazte Berriaken aurka (0-1) eta partida amaieran lehen taldearekin argazki bat atera zuten.Ziklo honetan, gazteek Garbiñe Etxeberria eta Javi Garmendia Realeko bi teknikoekin entrenatzeko aukera izan dute. Lan saio hauen helburua futbolariek Realaren metodologia gertutik ezagutzea eta txuri-urdin instalakuntzetan lan egitea da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin