Amets Bat asteazkenean itzuliko da

Vídeo
Asteazkenean Zubietara itzuliko da Amets Bat. Ikastetxetako oporrak eta gero, Real Sociedad Fundazioak antolatutako ekimen arrakastatsu honek 150 ume baino gehiago bilduko idtu Realeko instalakuntzetan izugarri pasatzeko asmoz. Andoaingo Ondarreta Ikastola, Donostiako Catalina de Erauso eta Errenteriako Orereta Ikastolako txikiek futbolean arituko dira z4 zelaian, Zubietako txoko guztiak ezagutuko dituzte, lehen taldearen entrenamendua ikusiko dute eta bi jokalariekin solasaldi atsegin bat edukitzeko aukera izango dute. Eguna ez da hor amaituko, ondoren Miramongo Eureka! Zientzia Museoa bisitatuko baitute eta igandean Anoetan izango dira taldea bultzatzen Mallorcaren aurkako lehian..

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!