Amets Bat bihar asteazkena itzuliko da

Vídeo
Zubietako instalakuntzak ilusioz beteko dira berriro asteazkenean Amets Bateko jardunaldi berri batekin. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek Beasaingo Alkartasuna Lizeoa, Donostiako Aluxar Lizeoa, Bidegoian Txingorta Eskola eta Mutrikuko San Miguel Ikastetxeko 164 neska-mutil bilduko ditu fabrika txuri urdinean. Txikiak bikain pasako dute Zubietako leku guztiak ezagutzen, Realeko historia eta baloreak azaltzen dituen bideo ikusten, z4ean futbolean arituz, lehen taldearen entrenamenduan animatuz eta bi jokalarirekin solasaldi atsegin bat izanez. Hainbat emozio eta gero, Donostiako Aquarium-a bisitatuko dute eta datorren abenduaren 15ean Anoetan izango dira taldea bultzatzen Betisen aurkako neurketan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!