Amets Bat ekintzaren inskripzio epea zabalik

Vídeo
Ikasturtea hasi da eta, laster, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ‘Amets Bat’ ekintzari hasiera emango zaio. Edizio guztietan bezala, Realak etxean jokatzen duen aste guztietan, egun batean, ehun ume baino gehiago Zubietara gerturatzen dira. Programa sozial eta hezitzaile hau Gipuzkoako eskolen Lehen Heziketako Bostgarren Mailako umeentzako bideratuta dago. Apuntatzeko epea jada zabalik dago eta datorren urriaren 3an itxiko da. ‘Amets Bat’ Deportivo Alevesen aurkako partidaren (urriak 23) astean ospatuko da. Gaztetxoek Zubietan goiz polit bat pasako dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutuko dituzte, gure historia hobeto ezagutuko dute, elikadura ohitura onei buruz hitzegingo zaie, kirola egingo dute eta une atsegina pasako dute lehen taldeko bi jokalari eta emakumeen taldeko veste birekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute. Urtero parte hartze errekorra lortzen da. Aurreko edizioan 1.700 ikasle inguruk parte hartu zuten. Informazio osoa 'Realzale Gazteak' sekzioan dago, gure web orrialdean, edo ‘Ikasi Bizi’ sekzioan, Fundazioaren web orrialdean, fundazioa.realsociedad.com helbidea, hain zuzen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!