Gaurko jardunaldia ahaztezina izan da Legorretako Ugaro Herri Ikastetxeko, Hernaniko Inmakulada Ikastetxeko eta Donostiako Ibai Ikastola eta Santo Tomas Lizeoko 202 ikasleentzat. Goizeko lehen ordutik, Zubieta poztasunez bete da Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsu honi esker. Ilusioz beterik, goizeko hamarrak aldera ikasleak ilusioz iritsi dira instalazio txuri-urdinetara. Bertan, Realaren historia eta baloreei buruzko bideoa ikusi dute, Zubietako txoko guztiak bisitatu dituzte, futbolean jokatu dute z4 eta z5 zelaietan, lehen taldeko entrenamendua ikusi dute eta, goiza borobiltzeko, Alberto De la Bella eta Asier Illarramendi Realeko jokalariak gertutik ezagutu dituzte. Gaztetxoek galderak egin dizkiete bi futbolariei eta argazkiak atera dituzte. Gainera, detaile polit bat izan dute eta tarta bat oparitu diote Imanol Agirretxe jokalariari eta 'Zorionak zuri' abestu diote, gaur bere urtebetetze eguna baita. Arratsaldean Donostiako Aquariuma bisitatuko dute, Real Sociedad Fundazioaren babeslea. Gainera, larunbatean Anoetan izango dira Reala animatzen Malaga CF-ren aurka. Dudarik gabe, esperientzia ahaztezina denentzat.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!