Amets Baten hasiera ezin hobea

Vídeo
Zubieta poztasunez eta kolore txuri-urdinez bete da berriro Amets Bat ekintzaren lehen jardunaldiarekin. 155 neska-mutilek Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua estreinatu dute. Guztira, hamahirugarren denboraldi honetan, 40 ikastoletako neska-mutil gerturatuko dira instalazio txuri-urdinetara Amets Batetaz disfrutatzera, errekor berri bat. Goiz eguzkitsuaren lehen ordutik, gaztetxoek primeran pasa dute Zubietan. Lehenengo, Realaren baloreei eta historiari buruzko bideoa ikusi dute. Ondoren, instalazioak bisitatu dituzte eta zenbait joko egin dituzte z5 zelaian. Dibertsioak aurrera jarraitu du Jose Luis Orbegozoko harmailetan. Gaztetxoek taldea animatu dute goizeko lan saioan. Jardunaldia amaitu aurretik, Joseba Zaldua eta Sandra Ramajo jokalariak gertutik ezagutu dituzte. Galderak egin dizkiete eta taldeko argazkiak atera dituzte. Hainbat emozio eta gero, Real Sociedad Fundazioaren babesle den Aquariumera joango dira jardunaldia borobiltzeko. Gainera, datorren larunbatean, Anoetan izango dira taldea bultzatzen Deportivo Alavesen aurkako neurketan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!