REAL SOCIEDAD – REAL BETIS (20:00)

Ametsaren bidean

Kopako ametsak bizirik dirau txuri-urdin bakoitzaren barruan. Imanol Alguacilen mutilak txapelketa oso serioa egiten ari dira, kontzesiorik gabe eta ligako txapelduna bera mendean hartuta. Sua elikatzen jarraitzeko unea da. Real Betis hartuko dugu Reale Arenan finalerdietarako txartela jokoan dagoela. Egur gehiago.


Realak badu konturen bat talde berdearekin. Joan den denboraldian lainoak estalitako Benito Villamarin batean kanporatuta eta lehen itzuliko porrotaren zauriarekin, partidaren erritmoa markatu nahi izatearen ohiko nortasunarekin irtengo dira gureak. Aurkariak aurkezpen gutxi behar du. Canales, Juanmi eta Willian Jose bezalako realzale ohiak, Fekir munduko txapelduna, Joaquin kapitaina



Helmuga ezaguna duen bide batetik goaz, La Cartuja. Aurrera egin ahala, trabak gero eta zailago bihurtzen dira gainditzen. Une horietan, jokalariek gehien behar dituztenean, Reale Arenako zaleak bultzada emateko prest izango dira. Elkarrekin goazelako ametserantz. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!