AKORDIOA

Ameztoi, Realaren babesle berria

Realak eta Ameztoik akordioa sinatu dute Getariako txakolindegia klubaren babesle berri bihurtzeko. Babesle berri honekin, Realaren babesle-sarean gastronomiaren arloko hamar enpresa baino gehiago daude dagoeneko.

Ameztoi txakolina egiten duen familia da, eta dagoeneko familiaren bosgarren belaunaldia ari da txakolina egiten. Bere ibilbidea Getariako ardogintza tradizioari eta Getariako Txakolina Jatorri Izendapenari estu lotuta dago.

Gastronomia Anoetako esperientzian presentzia handiena duen arloetako bat da. Bai tribunetan, bai Hospitality guneetan, Realak proposamen berriak garatzen jarraitzen du, zaleei zuzendutako eskaintza zabaldu eta dibertsifikatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!