REAL SOCIEDAD 0-0 VALENCIA CF

Amorragarria

Vídeo

Realak puntu bakarra lortu du Valenciaren aurka Reale Arenan. Aritzek txartel gorria ikusi duen arteko arbitraje permisiboak, aurkari ‘desatseginak’ eta erasoan inspirazio gutxi izan duen Realak golik gabe utzi dute markagailua.

Reala valentziarrak baino askoz gehiago izan da lehen zatian. Proposatu duen talde bakarra izan da, eta aukera bakarra izan duen arren, kanpora joan den Merinoren jaurtiketa batekin, Bordalasen taldea (7 hori) gainditu dute. Goian presioa ondo eginez, argi konbinatuz eta jokaldiak hiltzen ziren eremuraino maiz iritsiz. Definizioaren aurreko pasea falta izan da.

Bigarren zatiaren hasieran kanpokoak gehiago luzatzen saiatu dira, baina oso gutxitan sortu dute arriskua. Realak nagusi izaten jarraitu du, baina ez da argi ibili azken metroetan. Eremu erabakigarrietan sorkuntza falta izan da. Azken ordu laurdenean, epaileak bere jokamolde ulertezinarekin jarraitu du eta Reala hamar jokalarirekin utzi du Aritz kanporatuz. Reala saiatu da, baina zaila zen. Isak, jaurtiketa luze batekin, ez da urruti egon. Luzapenean Maxi Gomezek bere buruan izan du kanpokoen garaipena, baina bere erremateak defentsa batean jo du.

Puntu honek ez du asebetetzen taldearen anbizio handia. Seinale ona. Jarraitu egin behar da. Ostegunean, Monako. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz (kap), Le Normand, Rico, Guevara (Zubimendi, min.60), Merino, Silva (Turrientes, min.84), Januzaj (Portu, min.84), Barrenetxea (Oyarzabal, min.60) eta Isak (Sorloth, min.84).

Valencia CF: Cillesen, Foulquier, Diakhaby, Omar Alderete, Gaya (kap), Racic (Musah, min.76), Wass (Marcos André, min.89), Soler, Helder Costa, Guedes (Maxi Gómez, min.67) eta Hugo Duro (Koba Lein, min.76).

Epailea: Melero Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevara, Rico, Turrientes eta Gorosabeli eta kanpoko Gaya, Foulquier, Waas, Musa, Koba Lein, Helder Costa eta Aldereteri. Aritzi txartel gorri zuzena erakutsi dio 76. minutuan.

Asistentzia: 28.635 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!