Sansek denboraldiko bigarren faseari ekingo dio gaur arratsaldean Zubietan SD Logroñesen aurka. Donostiarrak bost partida jarraian irabazi ondoren iritsiko dira hitzordu honetara eta azken hamar egunetan pilak kargatu dituzte fase berri hau hasi arte. Gure filiala sailkatuta dago datorren denboraldian Lehen Espainiako Futbol Federazioa jokatzeko, baina orain sari handiago baten bila ari da: Bigarren Mailara igotzeko playofferako sailkapena lortzea. Horretarako, lehen hiruren artean bukatu beharko dute, eta oraingoz liderrak dira, aurreko faseko puntuak oraingorako pilatu baitira. Aurrean, seigarren postuan dagoen talde errioxar bat izango dute, ligaxka ixten, baina galtzeko ezer gabe irtsiko dena. Txuri-urdinen anbizio eta ilusioarekin dena posible da. Partida Real Sociedad TV eta Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin