Anoeta Kiroldegiko Administrazio kontseiluak erreforma posible egiteko pausoak ematen jarraitzen du

Anoeta Kiroldegiak exekuzio proiektua onartu du eta Plan Berezia Hirigintzari entregatu dio

Anoetaren birmoldaketa lanak 2016ko maiatzean hasteko helburua gero eta gertuago dago. Goizean bildutako Anoeta Kiroldegiko Administrazio Kontseiluak Realak maiatzaren 15ean aurkeztutako exekuzio proiektua onartu du. Honen arabera, pistak kendu, 42.000 ikusle baino gehiagoko estadioa izatea, edota UEFAren baldintzetara egokitzea dago, nabarmentzen diren beste aspektuen artean.

Horren harira Anoeta Kiroldegiak egindako txostenak dioenaren arabera, proiektuak markatutako helburu eta planteamenduak betetzen ditu oinarrian, hala ere, Plan Berezia beharko da aurrera eraman ahal izateko. Horrela, Anoeta Kiroldegiak Errealak entregatutako Plana Hirigintzari eman dio, honek informatu dezan. Txosten hori egin ondoren, bere onarpena posible egiteko prozesua jarriko da martxan, lehendabizi Gobernu Batzarrean eta alegazioak aurkezteko epearen ondoren, Udalbatzan. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!