REAL SOCIEADAD 4-0 REAL BETIS FEMINAS

Arantza atera dute

Vídeo

Reala garaipenaren bidera itzuli da gaur arratsaldean Real Betis Feminasen aurka lortutako garaipen sendoari esker: lau eta huts

Zer nolako lehenengo zatia. Txuri-urdinak oso ondo sartu dira partidan, eta azkenengo bi asteetako porrotek ez dute eraginik izan. Areara hurbildu diren lehenengo aukeran iritsi da lehenengo gola, Nereak sartu duen penalti bati esker. Gipuzkoarrek kanpokoen atea erasotzen jarraitu dute, eta taldeko jokaldi eder baten ostean Nereak gola egin du berriro ere markagailuko errenta handitzeko. Nerearen gola ia ospatzeko denborarik ez eta bi minutura iritsi da hirugarrena Gemmaren jaurtiketa on bati esker. Atsedenaldira iritsi aurretik Betis hamar jokalarirekin gelditu da Asantewaaren kanporatzearen ondoren. Joko ona eta, garrantzitsuena, markagailuko alde handiarekin joan dira bi taldeak aldageletara.

Txuri-urdinen erakustaldiak ez du etenik izan. Ordurarteko etxekoen nagusitasuna handia izan bada, hamar jokalariren aurka oraindik eta handiagoa bihurtu da. Arratsaldeko gol izugarriena Iris Arnaizek sartu du, areaz kanpotik jaurtitako eskuinkada ikaragarri bati esker. Ezin izan du ezer egin Betiseko atezainak. Ordu erdi faltan partida guztiz bideratuta zuten gipuzkoarrek. Realak bere jokoa egiten jarraitu du markagailuko errenta handitu gabe. Abantaila nahikoa izan da partida ezin hobe bati esker garaipenaren bidea berreskuratzeko.

Hiru puntu hauekin atzean utzi dituzte azkenengo bi partidetan izandako porrotak, eta, gainera, sailkapeneko bigarren postuan kokatuta jarraitzen du talde txuri-urdinak. Datorren larunbatean Atletico de Madriden futbol zelaia bisitatuko dute. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Adriana, Iraia (Emma, min. 71), Etxezarreta, Tejada (Vanegas, min. 71), Nuria R., I. Arnaiz (Izarne, min. 61), Mirari, Gaby, Gemma (Amaiur, min. 61), N. Eizagirre (kap.) eta Franssi (Pleuler, min. 61). 

Real Betis Feminas: Thalmann, Medina (Paula, min. 63), Ana G., Valle, Eva Llamas, Angela Sosa (kap.), Laurina (Folds, min. 75), Mari Paz (Da Eira, min. 84), Leon (Nuria, min. 63), Asantewaa eta Dorine. 

Golak: 1-0: N. Eizagirre (p.), min. 4; 2-0: N. Eizagirre, min. 22; 3-0: Gemma, min. 25; 4-0: I. Arnaiz, min. 57 

Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia atera dio Realeko Mirariri eta Betiseko Dorine eta Medinari. Gainera Betiseko Asantewaa (min. 44) kanporatu du bi txartel horiren ondorioz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!