Argazkia: Urpeko saila

Realeko Urpeko Saileko kideek paper bikaina bete zuten larunbat eta igandean Hondarribian Itsasazpiko Banakako Euskadiko Txapelketan. Guztira, zazpi txuri-urdinek parte hartu zuten lehiaketan. Bi jardunaldietan zehar, orain dela gutxi hil den Joseba Kerejetari omenaldia egin zitzaion, itsasazpiko munduko txapelduna. Bai larunbat bai igandean lortutako emaitzen ostean, David Tartane txuri-urdina txapelduna izendatu zen, modu honetan bere bigarren titulu autonomikoa lortuz. Eder Garciak podiuma osatu zuen hirugarren postuan amaitu eta gero. Imanol Fontaiña seigarren izan zen, Alex Sarrias hamargarren, Aitor Garca-Echabe hamalaugarren, Iñigo Acha hamaseigarren eta Josu Txasko hamazazpigarren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!