Arratsalde borobila (5-0)

Vídeo
Garaipen handi bat lortu du Sansek gaur arratsaldean bost eta huts garaitu ondoren Zamudiori Jose Luis Orbegozo zelaian. Lehen ordu erdi on batek, hiru golekin, neurketa aurpegiz ipini die nagusi izan diren txuri-urdinei. Sansek garaipena nahi zuen bere jokoa puntuekin indartzeko eta bere nagusitasuna nabaria izan da hasieratik. Laugarren minutuan lortu du bat eta hutsekoa Bautistak berari egindako penalti bat sartu ondoren. Gipuzkoarrek jabetza mantendu dute eta Sangallik handitu du abantaila lehia batean gainditu ondoren atezain bizkaitarra. Imanol Alguacilenak ez dira erlaxatu eta Muguruzak sartu du hirugarrena Odriozolaren asistentzia bat amaitu eta gero. Zamudio ezinean egon da etxekoen indarraren aurrean. Zamudiok erreakzioa bilatu du aldageletatik bueltan, baina defentsa txuri-urdinak ondo moztu ditu bizkaitarren erasoaldiak. Josu Etxanizen falta jaurtiketa bat izan da aukera garbiena. Etxekoek partidaren kontrola mantendu dute eta Muguruzak lortu du laugarrena bigarren zutoinean. Neurketaren azken minutuetan, Le Normandek itxi du markagailua korner batean. Adorea emango die garaipen honek aste honetan bi partida izango dituzten txuri-urdinei. Lehena, asteartean Artunduagan Bilbao Athleticen aurka. Fitxa teknikoa: Sanse: Giralt, Odriozola, Le Normand, Lapeña, Kevin Rodrigues, Sanz, Guridi, Muguruza, Sangalli (Guevara, min. 70), Merquelanz (Calvillo, min. 64), Bautista (Jauregi, min. 46). SD Zamudio: Barandiaran, Mikel, Josu Etxaniz, De Gregorio, Iriondo, Celador (Guibert, min. 68), Huidobro, Revuelta (Garmendia, min. 63), Arman, Alday (Uriguen, min. 69), Luariz. Golak: 1-0: Bautista (p), min. 4; 2-0: Sangalli, min. 19; 3-0: Muguruza, min. 30; 4-0: Muguruza, min. 65; 5-0: Le Normand, min. 82. Epailea: Baiges Dones. Txartel horia erakutsi die etxeko Giralt, Merquelanz y Calvillo, y a los visitantes Alday, Uriguen, Josu Etxaniz, Arman y Luariz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!