Sansek bost eta huts garaitu du Real Unión Club Zubietan jokatu den derbian. Talde txuri-urdinak efikazia handia izan du eta emaitza biribila lortu du bere zaletuen aurrean.
Lehenengo zatia Sergio Franciscoren mutilen menpe egon da. Aukera arriskutsuak sortzeko gai izan dira eta izandako abaguneak gol bihurtu dituzte. Partida hasi eta minutu gutxitara Mikel Rodríguezek aurretik jarri ditu etxekoak area kanpotik eginiko jaurtiketa zoragarri batekin. Erdilari txuri-urdina protagonista izan da berriz ere bigarren golean, Orobengoari eginiko pase sakon batekin. Aurrelariak ez du huts egin. Kanpoko taldeak jasotako golei erantzuna ematen saiatu da geldikako jokaldiekin, baina Sanse sendo mantendu da. Mikel Gotik etxekoen hirugarrena lortu du, erdiraketa bat modu zoragarrian errematatu ondoren.
Bigarren zatia modu ezin hobean hasi da Sanserentzat. Gotik, baloia lapurtu ondoren, Mariezkurrenari pasa dio eta aurrelariak ez du huts egin. Sanseren hamar zenbakiak bigarren gol pertsonala lortu du gutxi geroago, area barruan baloi bat jaso eta atezaina driblatu ondoren. Talde donostiarra baloiaren jabetza bilatu du Gotiren gola lortu duenean, partidaren kontrola izateko. Nahiz eta Real Uniónek aukerak izan, Sergio Franciscoren mutilek golik ez jasotzea lortu dute.
Partida bikaina burutu dute txuri-urdinek eta lortutako hiru puntuek play-off postuetan mantentzeko balio dute. Sansek Gimnástica Segoviana hartuko du datorren jardunaldian.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Arana, Rupérez (Merino, min. 74), Beitia, P. Rodríguez (kap), Balda (Agote, min. 74), E. García, Carbonell (Lebarbier, min. 42), M. Rodríguez (Marchal, min. 66), Goti, Mariezkurrena (Ramírez, min. 66) eta Orobengoa.
Real Unión Club: Wright, Eimil, Domínguez (Olaortua, min. 37), Quintana, Munroe, Bilbao, Vidorreta (Aranzabe, min. 58), Garrido (San Bartolomé, min. 45), Benito (kap) (Rivero, min. 37), Cayarga (Carlos Márquez, min. 72) eta Obieta.
Golak: 1-0: M. Rodríguez, min. 14. 2-0: Orobengoa, min. 22. 3-0: Goti, min. 33. 4-0: Mariezkurrena, min. 46. 5-0: Goti, min. 57.
Epailea: Brull Acerete. Etxeko Ramírezi eta kanpoko Obieta, Eimil, Olaortua eta Aranzaberi erakutsi die txartel horia.