Iciar Garmendia

"Asko poztu nau"

Vídeo

Hilabeteko MVP-a izan den Mikel Oyarzabalen eskutik, atzo arratsaldean egon zen Nerea Urdapilleta saria jasotzen Bidebietako (Donostia) BM supermerkatuan Iciarren ordezkari bezala."Asko poztu nau", onartu zuen Iciarrek.

Realzale Programan kolaboratzaile den gure babeslearekin antolatutako ekitaldian, jokalari txuri urdinak saria jaso zuen ordezkariarekin batera eta, bide batez, bertan zeuden zaleekin momentu atsegin bat pasa zuen. Klikatu bideoan arratsaldea nola igaron zen ikusteko!

Zozketa gure boto-emaileen artean

Oyarzabalek kamisetaren entrega egin zion Nerea Urdapilletari eta honek Iciarri BM Supermerkatuan zegokion 100€-ko erosketa egin zuen.

Botoa eman eta erregistratuta dauden erabiltzaileen artean hilabetero zozketa bat egingo da. Zuk ere gozatu dezakezu esperientzia hau!

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalarien artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.


* Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!