Realak hutsean berdindu du FC Levante Badalonari egindako bisitan. Donostiarrek hobera egin dute minutuek aurrera egin ahala, baina asmatu ez izanak garaipena lortzea eragotzi diote.
Lehen zatia oso berdinduta egon da eta ez da ia aukerarik egon. Ordu erdiko jokoa bete eta gutxira iritsi da abagune argi bakarra. Baninik erdiraketa egin du ezkerretik, eta Laurak, dena alde zuela, gehiegi desbideratu eta kanpora bidali du errematea. Eskerrak. Txuri-urdinek ez dute ia bartzelonarren area zapaldu luzapenera arte, Luciaren burukada atezainak harrapatu duenean, lehen zatian egin duten erremate bakar gisa.
Partida oso desberdina izan da aldageletatik igaro ondoren. Etxekoek bi aukera argi izan dituzte markagailuan aurrea hartzeko: lehenengoa Baninik ondo-ondotik egindako erremate batekin (Letek urrundu du) eta bigarrena Julveren ezkerkada batekin (atezainak berriro gelditu du). Hortik aurrera, donostiarrek izan dute nagusitasuna, argi eta garbi. Franssik, Andreiaren pase luze baten ondoren, txuri-urdinen artean onena izan du, baina Maria menderatzeko saiakera langa gainetik joan da. Lucia Pardok ere berea izan du, atezainaren irteeran asmatu ezinik. Azkenetako bat aurrelari galiziarrak izan du, ezkerkada eder batekin, Mariak berriro ere zapuztu duena. Amaierara arte saiatu arren, markagailua ez da mugitu.
Gipuzkoarrek puntu bakarra batzen dute gaurkoan, nahiz eta gehiago nahi izan. Datorren asteburuan garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute Zubietan Levante UD taldearen aurka.
Fitxa teknikoa:
FC Levante Badalona: María, Itzi, Pujadas, S. Majarín, N. Garrote, Lee (J. Maillo, min. 94), GH Chebbak (Rebecca Elloh, min. 73), Laura (Paula, min. 66), Banini (kap.) (C. Julià, min. 66), M. Llompart eta E. Julve.
Real Sociedad: Lete, Emma, Etxezarreta (Viles, min. 46), Lucía, Cecilia (Lorena, min. 79), Andreia, Lezeta, L. Pardo, Lavogez (Izarne, min. 46), N. Eizagirre (kap.) (Intza, min. 41) eta Mirari (Franssi, min. 41).
Epailea: Espinosa Ríos. Txartel horia erakutsi die etxeko Andreia eta Ceciliari.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin