Sansek denboraldiko bigarren porrota jasan du Haro Deportivoren zelaian bi eta huts galdu ondoren.
Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, baina futbolean golek neurketa erabakitzen dute eta arlo horretan etxekoak eraginkorrakoak izan dira. Lehenengoa eskuin hegaleko erdiraketa baten ondoren iritsi da, Callek jarri eta Buenok errematatu duena. Gipuzkoarrek berdinketa merezi izan dute, hainbat aukera arriskutsu sortuz Roberto Lopez eta Jimenezen eskutik, baina asmatu gabe. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Durok emaitza handiagotu du korner batean.
Gure bigarren taldeak beste aurrera pauso bat eman du bigarren zatian, golaren bila neurketan sartzeko. Errioxarrak ondo aritu dira defentsa lanetan eta ez dute gol aukera askorik jasan, presarik gabe jokatuz eta kontraerasoren bat bilatuz neurketa erabakitzeko. Txuri-urdinak amaieraraino saiatu dira punturen bat lortzeko helburuarekin, baina asmatzea falta izan da.
Nahiz eta gaurkoan porrota jasan, gure bigarren taldeak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du. Hurrengo astean, berriro Zubietan, Calahorra jasoko dute.
Fitxa teknikoa:
Haro Deportivo: Sobron, Duro, Pirri, Perez, Ballardo (Monterde, min. 78), Bueno, Garcia (Urrecho, min. 67), Corbalan, Valiño (Gulin, min. 89), Lecea, Calle.
Sanse: M. Ramirez, Aranbarri (Pacheco, min. 14), Blasco, Ezkurdia, Jimenez (Djouahra, min. 50), Zubimendi, Gorostidi, Veiga, Garrido (Lobete, min. 46), R. Lopez, Aldasoro.
Golak: 1-0: Bueno, min. 22; 2-0: Duro, min. 40
Epailea: Recio Moreno. Txartel horia erakutsi die etxeko Bueno, Calle eta Valiñori eta kanpoko Veiga eta Blascori.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin