Sansek 0-2 galdu du gaur arratsaldean Zubietan Nasticen aurka. Partida oso lehiatua izan da eta dominatzaile argirik gabekoa, baina bigarren zatiaren hasieran bi gol jarraian sartu eta partida tarragonarren alde erori da.
Berdintasun handia lehen zati gorabeheratsuan eta geldialdi askorekin. Aukera bat talde bakoitzarentzat, azpimarragarriena. Nachok kanpokoena izan du geldikako jokald batean langa gainetik joan den errematearekin. Txuri-urdinena atsedenaldia baino lehentxeago iritsi da Zoiloren erdiraketa batekin; Dadiek bigarren zutoinean, buruz errematatu du dena alde zuela atezainaren eskuetara.
Kanpokoek, partida berriro hasi eta gutxira, markagailuan aurrea hartzea lortu dute Oriolek erdiratu eta Pablo Fernandezek area barruan erremate bikaina egin eta gero. Bi minutu geroago eta erreakzionatzeko denborarik gabe, Jardik ez du barkatu buruz burukoan eta markagailuko aldea handitzea lortu du. 0-2 aitaren batean. Donostiarrak, ordu erdi aurretik zutelarik, saiatu dira, baina ez dira ondo ibili eta ez dute lortu Nasticeko horma eraistea.
Porrota Sanserentzat gaurko egunean asmatu ez duen partida batean. Gure filialak dinamika aldatzea bilatuko du datorren asteburuan Rayo Majadahondaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Dadie (Merino, min. 62), Camara, Beitia (M. Rodriguez, min. 62), Cantero, Zoilo (kap.), Lebarbier (Azkune, min. 62), Gorrotxategi, E. García (Arzak, min. 76), Goti eta Fiabema (Mariezkurrena, min. 69).
Nastic de Tarragona: Varo (D. Parra, min. 27), Pol D., P. Trigueros, Nacho, Joan Oriol (kap.), Montalvo, Borja M., J. Jardi (Tirlea, min. 80), Andy (Gorostidi, min. 63), M. Fernández (Godoy, min. 46) eta Pablo Fdez. (Mula, min. 80).
Golak: 0-1: Pablo Fdez., min. 54; 0-2: J. Jardi, min. 56
Epailea: Pardeiro Puente. Txartel horia erakutsi die etxeko Goti, Fiabema eta Camarari eta kanpoko Gorostidi eta D. Parrari.