REAL SOCIEDAD B 0-1 CA OSASUNA B

Asmatu gabe

Vídeo

Gure emakumezkoen bigarren taldeak huts eta bat galdu du gaur Zubietan Osasuna B-ren aurka. Porrot jasan arren, oraindik lau partida erabakigarri geratzen dira bigarren faseari amaiera emateko.

Neurketaren lehen zatia indartsu hasi da Osasunarentzako. Kanpokoek lehen gola partida hasi eta minutura sartu dute, Guallar jokalariaren bidez. Txuri-urdinak, atzera egin beharrean, euren zelaia sutsuki defendatzen jarraitu dute, eta pixkanaka, erritmoa azkartzen. Lehen zatian zehar aukeraren bat sortzea lortu dute. Argiena Claudia Fernandezen eskutik iritsi da, hala ere, baloia langa gainetik joan da. Lehen zatia amaitzeko minutu gutxi falta zirenean, Elene Letek Sarasuak egindako jaurtiketa arriskutsua urruntzea lortu du.

Bigarren zatiak antzeko dinamika izan du. Realak kontrako zelaian jokatzea eta zehaztasunez defendatzea lortu duen arren, Osasuna eraginkorragoa izan da erasoan, eta horrek jokoa menderatzera eraman ditu. Azken txanpan, Realak aurkaria estutzea eta bere zelaian jokatzea lortu du, baina ez du zorterik izan. Pena, baina oraindik lau lehia geratzen dira aurretik.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Elene Lete, Ane Amuchastegui, Erkuden Lasa (kap.), Malen Solozabal, Laida Balerdi (Jone Larrañaga, min. 66), Nahia Aparicio (Maren Lezeta, min. 60), Sara Roda (Izaro Torres, min. 46), Elene Viles, Mirari Uria, Claudia Fernandez eta Uxue Estrada.

CA Osasuna B: Nerea Nagore, Paula Capilla, Saioa Larumbe, Nahia Azpiazu , Maite Valero (kap.), Oihane Begiristain (Aroa Rodriguez, min. 75), Lydia Ezponda, Ane Ansa, Ainhoa Guallar, Karolina Sarasua eta Raquel Constanza (Saioa Echarri, min. 85).

Gola: 0-1: Karolina Sarasua, min 1.

Epailea: Pardo Magdalena. Txartel horia erakutsi dio etxeko Laida Balerdiri eta kanpoko Lydia Ezponda eta Ainhoa Guallar.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!