VIU gailu bat irabazi nahi duzu eta Anoetan partidak zuzenean disfrutatu? Larunbatean, Deportivo Alavesen kontrako neurketan, gozatzeko aukera izango duzu Viuing-ekin sinatutako akordioaren ostean. Berri honetan eta gure Facebook orrialdean publikatu dugun bideoan zer gertatzen den asmatu behar duzu. Parte hartzeko, Facebook-eko publikazioan bideoan zer gertatuko den idatzi behar duzu. Asmatzaile guztien artean, VIU gailu bat zozketatuko dugu. Parte hartzeko epea zabalik dago eta datorren osteguna arte zabalik egongo da, arratsaldeko 19:00ak arte. Ostiral goizean irabazlearen izena ezagutzera emango dugu. Asmatu zer gertatzen den eta larunbatean partida berezi bat bizi Anoetan! Promozio berezia Anoetan jokatuko diren ligako datorren lau jardunaldietan, zale guztiek VIU gailu berria 39,90 euroko prezioarekin erosteko aukera izango dute eta aurikularrak eta kargatzeko USB kable bat doan eramango dituzte. Promozioa datorren larunbat honetatik aurrera eskuragarri egongo da Anoetan kokatzen den Viuing-eko salmenta puntuan eta Viuing-en online dendan. Real Betisen aurkako partidan lortutako arrakastaren ostean, zaleek haien VIU gailua lortzeko aukera izango dute Anoetan jokatzen diren neurketa guztietan. VIU ordenagailu eramangarri baten pantaila bat bezala funtzionatzen du eta honetatik partida oso baten emankizuna ikusi eta entzun ahal izango da, zehaztasun eta informazio guztiarekin zuzenean. Partidan zehar gertatzen den guztia ikertzeko aukera izango duzu.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!