CD TOLEDO 1 – 0 SANSE

Asmatzea falta

Bat eta huts galdu du Sansek gaur arratsaldean Salto del Caballo zelaian CD Toledoren aurka jokatutako neurketan. Imanol Alguacilen mutilak, nagusi agertu direnak bigarren zatian, zutoinarekin topatu dira bitan eta etxekoek gola lortu dute izandako aukera gutxitako batean.

Kosta egin zaie partidan sartzea txuri-urdinei. Toledok intentsitate handiarekin ekin dio norgehiagokari, baina kontrola izan arren ezin izan dute aukera nabarmenik lortu. Minutuak aurrera joan diren heinean, gipuzkoarrek jokoa orekatu dute eta bere alde eraman dute baloi jabetza.

Sansek nagusitasuna eta arriskua eraman du bigarren zatiaren hasieran. Zubietakoek estutu egin dute Toledo eta Jauregik lehena izan du zutoinean jo duen jaurtiketa batean. Kanpokoen momentu onenean iritsi da gaztela-mantxarren gola. Baloia tartera Roberto, Canariok txapela Zubiaurreri eta marran bultza du baloia Lolo Plak. Gipuzkoarrek ez dituzte besoak jaitsi eta berdinketa bilatu dute. Zubeldia jaurtiketa indartsu batekin saiatu da, baina bere jaurtiketa zutoinean jo du bigarrenez. Gorostidik ere izan du berea, lastima baloia gutxigatik kanpora joan izana. Baloiak ez du sartu nahi izan gaur.

Punturik lortu ez arren jardunaldi honetan, sailkapenaren erdialdean mantentzen da Sanse 35 punturekin. Hurrengo asteburuan Socuellamos hartuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

CD Toledo: Alcolea, Exposito, Israel Castro, Dani Perez, Adrian, Barranco, De Lerma, Lolo Pla, Jordan (Echaide, min. 83), Canario (Toni Sanchez, min. 67), Roberto (Owusu, min. 63).

Sanse: Zubiaurre, Ibarbia, Ugarte, Lapeña, Rodrigues, Zubeldia, Sanz (Sangalli, min. 46), Olaizola (Gorostidi, min. 46), Guridi, Merquelanz (Muguruza, min. 74), Jauregi.

Gola: 1-0: Lolo Pla, min. 57.

Epailea: Villoria Linacero. Txartel horia erakutsi dio etxeko Owusu, eta kanpoko Lapeña eta Ugarteri. 

Imanol Alguacil: "Gure une onenean sartu digute gola"

Ondorengoa aipatu du tekniko txuri-urdinak partida amaieran. “Dominatzen ari ginen eta aukerak izaten, baina beraien lehen agerraldian sartu digute gola. Alguacilek “taldearen intentsitatea eta amaiera arte partidan sartua egotea goraipatu nahi dut” amaitu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!