Asmatzea falta (0-2)

Vídeo
Emakumezkoen taldeak huts eta bi galdu du gaur goizean Real Betis Femina-ren aurka Zubietan. Igor San Migel-enak ez dute asmatu azkeko metroetan. Aurkaria atzean gordeta egon da eta bi jokaldi aldenduetan bi golak sartu ditu. Txuri-urdinek partidaren nagusitasuna izan dute lehen minutuetatik. Neskek zailtasunak izan dituzte izan dituzte espazioak aurkitzeko kanpokoen zelaian. Ordu larduneta pasata lehen aukera iritsi da. Maria Diaz-ek ez du asmatu errematean ezker hegaletik zetorren erdiraketa batean. Donostiarrek erasoan jarraitu dute eta eta Miriam atezainak lehen gola saihestu du Leyre Fernandez-en jaurtiketaren ondoren. Betis-ek aurrera egin du eta lehen zatiko azken minutuetan gola aurkitu du. Laura-k sartu du korner-aren bigarren jokaldi batean. Bigarren zatian joera berdina izan da. Reala-k nagusitasuna izan du eta Real Betis Femina-k atzean gordeta jarraitu du. Naiara Beristain-ek, 60. minutuan, korner baten bidez langan jo du. Hamabost minutu ondoren donostiarrek aukera bikoitza izan dute, baina Miriam atezainak bi jaurtiketak urrundu ditu. Itxaso Uriarte saiatu da baita ere, baina, berriro, aurkariaren atezainarekin topo egin du. Hamar minutu baino gutxiago gelditzen zirenean kanpokoak, eraso azkar batean, bigarren gola sartu dute. Hala ere, etxekoek azken minuturaino saiatu dira, baina azken metroetan ez dute asmatu. Hurrengo asteburuan emakumezkoen taldeak deskantsatuko dute eta bi aste barru Liga-ri buelta egingo diote. Hurrengo partida Athletic Club-aren aurka izango da Lezama-n. Fitxa teknikoa: Real Sociedad: Cris, N. Sanchez (L. Baños, min. 70), Soldevila, N. Mendoza, Ramajo, Etxezarreta, Itxaso, Cirauqui (N. Eizagirre, min. 58), Beristain, Leyre F., Manu (Aintzane, min. 83). Real Betis Feminas: Miriam, Suarez (Martita, min. 90), Ana, Nana, Paulita, Irene, Clau, Kuki (Beita, min. 66), Laura, Rosita (Andrea, min. 62), Paula (Lidia, min. 83). Golak: 0-1: Laura, min. 44; 0-2: Paula, min. 81. Epailea: Soto Grado. Txartel horia erakutsi dio etxeko Beritsain, eta kanpoko Suarez, Paula eta Laurari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!