REAL SOCIEDAD 1-0 SPORTING DE HUELVA

Aste biribila

Vídeo

Realak Sporting de Huelvari irabazi dio bat eta huts arratsalde honetan Zubietan landutako partida batean, eta pazientzia izan da garaipenaren gakoetako bat.

Txuri-urdinen nagusitasuna argia izan da lehen zatian. Hori bai, ez dute ia arriskurik sortu eta azken metroetan ez dute askorik asmatu. Gipuzkoarrek pare bat aukera on izan dituzte Leire Baños eta Nahikariren bidez, baina zorterik gabe. Huelvarrak, berriz, kontraerasoan oso gutxitan atera dira eta ez dute aukera arriskutsurik sortu lehen zatian. Ezer gutxi gehiago.

Txurdi-urdinek saiatzen jarraitu dute, eta hutsuneak bilatu dituzte kanpokoen defentsaren artean. Huelvarren hutsegite bakanetako batean iritsi da, azkenean, Realaren gola. Nahikariren errematea eta aldaratzea Franssik baliatu du gola egiteko. Tarteak ireki egin dira eta markagailua handitzeko hainbat aukera egon dira, baina ez dute asmatu. Partida kontrolpean izan dute txuri-urdinek, kanpokoek bigarren zatian ia ez baitute gipuzkoarren atea urduritu.

Hiru puntu gehiago, hamabost egunetan bost partiduko ziklo hau sentsazio onekin amaitzeko eta aste honetan garaipen guztiak batzeko. Realak hirugarren postuan bukatzen du jardunaldia. Datorren astean FC Barcelona bisitatuko dute. Hitz handiak. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Iraia (Lucia, min. 46), N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Itxaso, Gemma (Maitane, min. 77), L. Baños (Palacios, min. 60), Franssi (Barbara, min. 60), N. Eizagirre (Cecilia, min. 82) eta Nahikari.

Sporting de Huelva: Anna, Ana Carol, Cinta, Claire, Fatou (Mikela, min. 84), Fisher, Jeni (Dany, min. 46), Paula, Patri, Sandra eta Yoko (Mayra, min. 46).

Gola: 1-0: Franssi, min. 58

Epailea: Cebolla Lopez. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!