Ander Barrenetxea, gure zaleek aukeratutako abuztuko MVPak, Pagolako (Aiete) BM Supemerkatura egingo duen bisita aprobetxatuko du pasa den hileko MVParen entrega ofizialaren ekitaldira hurbiltzen diren zale guztiekin tarte eder bat igarotzeko.
Gure babeslearekin, Realzale Programako laguntzailea, gaur arratsaldean egingo da ekitaldia, 17:30etatik 18:30etara, Aiete auzoko supermerkatuan. Txuri-Urdinak saria jasoko du, MVParen irabazle Raúl Ridruejorekin batera, eta ondoren zaleekin egongo da.
Funtzionamendua
Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin