Asteburu bikaina gure atletentzat

Behin ere, Realeko atletek emaitza bikainak lortu dituzte asteburu honetan. Datorren larunbat eta igandean Gijonen ospatuko den Espainiako Txapelketaren aurretik, orokorrean lortu diren emaitzak oso onak izan dira. Lehen berri handia larunbatean iritsi zen Andujarreko Meeting Internazionalean, non Asier San Sebastian atletak bere marka pertsonala bi zentimetrotan hobetu zuen eta hirugarren postuan amaitu zuen maila handiko lasterketan. 7,59 metroko jauziarekin, Donostiako atletak egoera fisiko onean aurkitzen dela erakutsi zuen. Gainera, Belgikaraino Chakib Lachgar eta Ricardo Rosado iraupen-lasterkariek bidaiatu zuten. Lachgar, 13:51.78 denborarekin, B serieko irabazlea izan zen Heusden-Zolder -eko Meeting-ean. Serie berean Rosado hirugarren izan zen, bere denbora hobetuz 13:54.68. Arrasaten ospatutako kontrol batean, Istar Dapenak poztasun bat eman zuen. 5,20 metrotako listoia gainditu zuen, historiako bigarren marka gipuzkoar onena lortuz. Azkenik, atzoko Avilako Meetingean, Igor Legardak (7,46 luzeran) eta Iñigo Uribarrenek (15,46 jauzi hirukoitzean) garaipena lortu zuten, eta Sergio Garciak bigarrena izan zen 800etan 1:52.15 denborarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!