REAL BETIS 0-2 REAL SOCIEDAD

Ate nagusitik

Vídeo

Ez zegoen beste modurik. Sari handiak lortzeko partida handiak egin behar dira. Gaur Realak tokatzen zen partida egin du Villamarinen garaipena lortzeko eta Europa League-a jokatzeko txartela eskuratzeko. Braisen gol izugarri bat, eta Merinoren beste batek, seigarren postua eta Europan jokatzeko aukera eman diote Realari.

Partida modurik onenean hasi da. Braisek area gertutik falta bat jaso du, eta berak jaurti du, gol ikaragarri bat lortuz. Nahiz eta gol azkarra lortu, etxekoek intentsitate handiz jokatu dute eta txuri-urdinak ezin izan dira baloiaren jabe izan. Partidak aurrera egin ahala, taldea erosoago sentitu da, eta zaletuen presioa ondo gainditu du. Atsedena baino lehen, Chadi Riad urrunetik saiatu da, baina Remiro oso ondo egon da. Jokaldi honen ondoren, Merinok bigarrena lortu du, berak lapurtutako baloiarekin hasi den jokaldi batean.

Bigarren zatian Imanolen taldeak partida moteldu du eta nahi izan duen erritmoan jokatu da. Betisek penalti bat lortu du, baina Remiro berriz ere garaile atera da eta Abderen jaurtiketa gelditu du. Azken minututan balio izan ez duen gol bat sartu dute zuri-berdeek, eskuarekin lagundu da eta Ayoze.

Realak berriz ere lortu du. Bosgarren aldiz jarraian Europan sartzea lortu du. Disfrutatzeko garaia. We are Real.

Ficha teknikoa:

Real Betis: Rui Silva, Sabaly (Bellerin, min.60), Sokratis, Chadi Riad, Miranda, Johny, William (Rodri, min.46), Fekir (kap), Fornals (Altimira, min.46), Ayoze eta Willian Jose (Ez Abde, min.60).

Real Sociedad: Remiro, Traore (Aramburu, min.76), Aritz, Pacheco, Tierney (Martin, min.67), Merino, Turrientes (Olasagasti, min.67), Javi Galan, Brais Mendez (Barrene, min.76), Becker (Zakharyan, min.81) eta Oyarzabal. 

Golak: 0-1: Brais Mendez, min.5. 0-2: Merino, min.42. 

Epailea: Martínez Munuera. Etxeko taldean Miranda, Sabaly eta Fekir-ek ikusi dute txartel horia. Kanpoko taldean Turrientes, Traore, Becker eta Aramburuk ikusi dute txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!