LaLiga Santanderren laurden bat bete da eta txuri-urdinen denboraldi hasiera itxaropentsua izaten ari da. Erasoko jokalariek aktuazio bikainak izaten ari dira eta hainbatetan zulatu dute arerioaren atea, baina defentsa ez da atzean geratzen ari. Gero Rullik atea hutsean utzi du hamaika partidutik bostean. Argentinarra, atzotik bere selekzioarekin kontzentatuta, kurtso honetan 0-a gehienetan utzi duen atezaina da. Horretaz gain, txuri-urdinek atea hutsean utzi duten bakoitzean garaipena eskuratu dute.
