Atletismo eskolako gazteek disfrutatzen dute jada

Iraila erdialdetik, etxeko txikiek primeran ari dira pasatzen Real Sociedad atletismo eskolan. Dibertsio horrek maila berri batera igo da azken egun hauetan, klubeko atleta gazteek lehen eskutik ezagutu baitituzte irteera takoak besteak beste.Urriaren 22an iritsi zen eskolaren lehen zita. Anoetako belodromoan ospatu zen, neguko denboraldian ohikoa den bezala. Bertara, ondo pasatzeko eta eskolan ikasitako praktikan jartzeko ideiarekin, gure atleta ugari gerturatu ziren. Asteburu honetan izango dute aukera berri bat esperientzia honi jarraipena emateko. Aste gutxi barru hasiko da kross denboraldia. Kamiseta txuri-urdina bertan izango da ere, Realaren eskolako atletek zelaiko lasterketa zirraragarri hauetan ere parte hartuko dute. Realaren atletismo eskola berrituaren helburua gazteek kirolaz disfrutatzea da ingurugiro osasuntsu batean, esperientzia handia duten entrenatzaile eta monitoreekin ikasten duten bitartean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!