REAL SOCIEDAD 1-2 UD GRANADILLA

Atzera pausoa

Vídeo

Realak bat eta bi galdu du gaur goizean Zubietan, UD Granadillaren aurka, azken minutuetan ihes egin duen partidan.

Lehen zatia oso parekatua izan da eta alternatiba ugari izan ditu. Txuri-urdinek hobeto hasi dute norgehiagoka eta markagailuan aurrea hartzeko hiru aukera on izan dituzte. Hiruretan Nahikari izan da protagonista, eta guztietan Aline Reisek etxekoen gola saihestu du. Kanpokek, aldiz hobeto bukatu dute lehen zatia, Quiñones ere bikain egon baita Martin-Prietoren jaurtiketari aurre egiteko tenerifetarren aukera onenean.

Partidako gidoia ez da aldatu aldageletatik igaro ostean, bi taldeak garaipenaren bila eta emaitzarekin espekulatu gabe. Nerea Eizagirreren erdiraketa batek aurkaria bere atera desbideratu du, Nahikari ere errematea bilatzen ari zenean, gipuzkoarrak aurretik jartzeko. Zortea alde, baina hori ere bilatu behar da. Partida asko ireki da azken ordu erdian eta hiru minututan kanpokoek buelta eman diote emaitzari. Lehenik eta behin, Pleulerrek area barruan aldaratze bat aprobetxatuta, eta handik gutxira, Pojlaken are ertzeko jaurtiketa bikain baten ondoren. Kolpe gogorra.

Jaiki eta asteazkeneko partidan pentsatu behar da, EDG Logroñoren aurka, hau ez baita gelditzen. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Iraia, N. Mendoza, Tejada, Lucoa, Maitane (Itxaso, min. 84), Gemma (Cecilia, min. 84), L. Baños (Franssi, min. 62), Barbara (N. Eizagirre, min. 34), Manu (Amaiur, min. 62) eta Nahikari.

UD Granadilla: Aline Reis, Pleuler, Simpson, Martín-Prieto (Aleksandra, min. 85), Pisco, N. Ramos, Adrienne Jordan (P. Hernandez, min. 85), Mari Jose (A. González, min. 63), Kayla Adamek (Angie Koko, min. 79), S. Doblado (Pojlak, min. 63) eta Gavira.

Golak: 1-0: N. Ramos (b.a.), min. 57; 1-1: Pleuler, min. 83; 1-2: Pojlak, min. 86

Epailea: Gonzalez Sanchez. Txartel horia erakutsi die kanpoko S. Doblado eta Aleksandrari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!