SANSE 1-2 UE CORNELLA

Atzerapausoa

Vídeo

Sansek 1-2 galdu du Zubietan UE Cornellaren aurka jokatu duen partidan bigarren zatian ihes egin ostean gure filialaren zehaztasun falta gehiegiren ondorioz.

Txuri-urdinek partidaren pisua eraman dute aukera gutxiko lehen zati batean. Kanpokoen artean lehena eta ia bakarra Armandok izan du hasi eta berehala, Ayesak arazorik gabe urrundu duen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Gure filialaren erantzuna berehala iritsi da eta Mikel Rodriguezek, erremate sendo batekin, gertu izan du gola, baina baloia apur bat desbideratuta joan da. Gotik ere pare bat izan ditu, lehenengoa Miñok kornerrera aldaratu duen ezkerkada batekin eta, bigarrena, Meykherrek harrapatu duen burukada batekin, atezain titularraren lesioaren ostean. Azkenean, golik gabe atsedenaldian.

Goti, beste behin, gure filiala aurreratzeko zorian egon da ezkerkada batekin, Andreuk azken momentuan urrundu duena atean sartzen zegoenean. Kanpokoek gora egin dute minutuek aurrera egin ahala eta Teddyk bere taldea markagailuan aurrea hartzea lortu du ezkerkada batekin Caballeroren pase sakona aprobetxatuta. Donostiarrek ez diote aurpegia galdu partidari eta berdinketa amaierarako hogei minuturen faltan iritsi da Azkuneren erdiraketa baten ostean, Dadiek bikain definitu duena. Txuri-urdinek ez dute neurketare kontrola izan eta, luzapenean sartu aurretik, Robertek garaipena eman die bartzelonarrei Caballeroren asistentzia aprobetxatuta. Kolpe gogorra.

Atzerapausoa emaitza positiboak jarraian batzea lortzen ez duen Sanserentzat. Datorren igandean, derbia Galen Real Unionen aurka. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Ruperez, Martin, Cantero, Zoilo (kap.), Gorrotxategi, M. Rodriguez (E. Garcia, min. 66), Dadie, Goti (Mariezkurrena, min. 81), Fiabema (Ochieng, min. 66) eta Azkune (Orobengoa, min. 86).

UE Cornella: Ruben Miño (Meykher, min. 19), Jose Mas, Andreu Hdez. (kap.), S. Ayala, Eudald, Toni Arranz (Pedro Soma, min. 67), Armando, Teddy (Gonpi, min. 86), Caballero, Clau Menes eta Marc Tenas (Robert, min. 67).

Golak: 0-1: Teddy, min. 57; 1-1: Dadie, min. 75; 1-2: Robert, min. 88.

Epailea: Pastoriza Iglesias. Txartel horia erakutsi die etxeko Martini eta kanpoko Arranz, Clau Mendes eta Marc Tenasi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!