Realeko emakumezkoen taldeak denboraldi txukuna egin du. Behetik gora zazpigarren izan arte Iberdrola Ligan eta Erreginaren Kopan finalerdietara sailkatzetik gertu. Denboraldian zehar, talde txuri-urdinak ligan 42 gol sartu ditu, hauetatik 19 sartu dituzte gure jokalariek Zubietan.
Real Sociedad TV-k neskek etxean sartu dituzten gol guztiak bildu ditu, zaleek zuen gol onena aukeratu dezazuen Twitter eta Instagram sare sozialetan #GOLRSNeskak1718 hashtag-aren bidez (boto bakarra pertsona bakoitzeko). Zuen botoa emateko epea zabalik dago eta datorren ekainaren 7an itxiko da. Boto gehien lortzen dituen gola bozkatu duten jarraitzaileen artean, emakumezkoen taldeko kamiseta bat sinaturik zozketatuko da. Irabazlea datorren ekainaren 8an ezagutzera emango da. Bideoa ikus ezazu eta zure gol onena aukeratu!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin