Realak bana berdindu du gaur eguerdian Zubieta Estadioan DUX Logroñoren aurka. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte, baina ez dute partida ixtea lortu eta kolpe gogorra jaso dute azken txanpan Asenjoren golarekin.
Aurreko asteko norgehiagokan bezala, donostiarrek hasieratik eraman dute neurketaren pisua. Nagusi izan arren, aukerak ez dira hain maiz iritsi. Horietako batean, ordu erdia bete eta gutxira, gola iritsi da: Paula Fernandezen pasea Intzarentzat, honek baloiarengatik borrokatu, eta Rebecak, hura urruntzeko ahaleginean, bere atera desbideratu du. Momentuz, gipuzkoarrak kontrolpean lehen zatiaren amaieran.
Ez da ezer aldatu aldageletatik igaro ondoren. Txuri-urdinak nagusi, baina aurkariaren ate aurrean arrisku handirik sortu gabe. Bakarrenetako bat Intzak izan du, Morcillok langa gainetik desbideratu duen burukada batekin. Pardok ere berea izan du, baina Miralles bikain aritu da arriskua urruntzen. Logroñoarrek kontraerasoan arrisku gutxi sortu dutela ikusita garaipena ziurtatuta zegoela zirudienean, Asenjok Lauraren asistentzia aprobetxatu du eta ez du barkatu buruz burukoan. Donostiarrek amaierara arte bilatu dute garaipena, baina hori lortzeko abagunerik gabe.
Kolpea hirugarren postua lortzeko lehian bi puntu galtzen dituen Realarentzat. Hori bai, sei puntuko aldea ditu Costa Adeje Teneriferekiko, beste hainbeste jardunaldi aurretik geratzen direlarik. Datorren asteburuan, beste aukera bat Alhama CF ElPozo taldearen aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: J. Arrula, Arola A. (Emma, min. 73), Lucía, Apari, Moraza (kap.), Aiara, P. Fernández, Andreia (N. Eizagirre, min. 85), Intza (Cecilia, min. 73), L. Pardo (Mirari, min. 85) eta Lavogez (Cahynová, min. 62).
DUX Logroño: Miralles, Morcillo (Colomina, min. 81), Rebeca, Marta, Martín (Asenjo, min. 52), Falfán, Velazco (Laura M., min. 69), Annelie, Cata (Giménez, min. 69), Isina (kap.) eta Salomé (Mawete, min. 81).
Golak: 1-0: Rebeca (b.a.), min. 34; 1-1: Asenjo, min. 86.
Epailea: Melissa López. Txartel horia erakutsi dio etxeko Lavogezi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin