PARTE HARTU

Aukera ezazu #GolRSNeskak1819

Vídeo

Realeko emakumezkoen taldeak denboraldi historikoa egin du. Zazpigarren postua Iberdrola Ligan eta sekzioaren historiako lehen titulua eskuratu da, Erreginaren Kopa. Denboraldian zehar, talde txuri-urdinak ligan 51 gol sartu ditu, hauetatik 28 Zubietan, eta 11 Kopan.

Real Sociedad TVk neskek etxean eta Kopan sartu dituzten gol guztiak bildu ditu, zaleek zuen gol onena aukeratu dezazuen Twitter eta Instagram sare sozialetan #GOLRSNeskak1819 hashtag-aren bidez (boto bakarra pertsona bakoitzeko). Zuen botoa emateko epea zabalik dago eta datorren ekainaren 7an itxiko da. Boto gehien lortzen dituen gola bozkatu duten jarraitzaileen artean, emakumezkoen taldeko kamiseta bat sinaturik zozketatuko da. Irabazlea datorren ekainaren 8an ezagutzera emango da. Bideoa ikus ezazu eta zure gol onena aukeratu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!