REAL SOCIEDAD 1-4 ATLÈTIC TERRASSA HC

Aukerarik gabe

Gure belar hockeyko taldeak 1-4 galdu du gaur goizean Atlètic Terrassa HC taldearen aurka Zubietan. Txuri-urdinek zailtasunak izan dituzte lehen minututik indartsu agertu den talde baten aurka. Partida oso gaizki hasi da talde donostiarrarentzat, Calvok neurkrta hasi eta hiru minutura sartutako golarekin. Lehenengoaren ostean, talde katalanak intentsitate altuarekin jarraitu du, eta hamar minutu geroago huts eta bikoa jarri du, lehen zatiaren amaierara arte mantendu den markagailua utziz.

Aldageletatik bueltan, txuri-urdinek aurrerapauso bat eman dute, baina kanpoko taldeak hirugarren gola egitea lortu du, eta partida ia erabakita utzi du. Nahiz eta kolpe hau jaso, gure taldeak golaren bila jo du. Jokaldi on baten ondoren, Paletek gola sartu du Realarentzat, eta, honekin, taldeak gora egin du eta markagailuari buelta ematen saiatu . Norgehiagokako azken zatian, ordea, Atlètic Terrassak laugarren eta azken gola lortu du kontraeraso baten ostean. Datorren ostegunean Real Club Jolasetari bisita egingo diote. Atxurrak gora!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!