19-20 Ekipazio Ofiziala

Aurkezpen txuri-urdina

VĂ­deo

Alexander Isaken aurkezpenak ezuste atsegina gordetzen zuen. Aurrelari eskandinaviarra 19-20 denboraldiko ekipazioa jantzi duen lehenengoa izan da. Isaken jendeaurreko aurkezpen ilusionantea, gaur Zubietan ospatu dena, aurten helburuak lortzeko borrokatuko dugun kamisetarekin zelairatu denean borobildu da.

Marra bertikal urdinak eta txuriak transmititzen duten ohiko estiloa mantenduz, gure txuri urdin azal berriak diseinu moderno, egokituta, MPerformance System ehuna eta zulo transpirableak aurkezten ditu. Eta lehendabiziko aldiz, teknologiaz hornitua.

Bilduma berri honetan, gure azal txuri urdinak ehun urtetik gorako klubaren espiritu klasikoa mantentzen du, bakarra egiten duen xehetasun batzuk gehituz. Kamisetak transmititzen duen itxura tradizionalak, diseinu moderno, egokituta eta transpirable batekin konbinatzen du. Eta lehendabiziko aldiz, teknologiaz hornitua.

Begiratu batean, marra bertikal mitikoetan aldaketa nabaritzen da. Marra urdinek galburu baten antza dute. Honek joera markatzen du eta batzen gaituzten koloreen, txuri eta urdina, arteko bat-egitearen sentsasio sotila sortzen du. Gure ezkutua bihotzaren parean kokatzen da. Macroren logoa berria ordea, beste aldean.

Beste berritasunak

Hauek ez dira ekipamenduaren berritasun bakarrak. Mao lepoa estreinatzen du eta atzealdean ikurrina mantentzen du. Bestalde, kamisetaren barnealdeak familia realzalearen oihu ezagunetako bati begi-keinua egiten dio. Galtza txuria da azpildura urdinekin eta galtzerdiak bi marra horizontal urdinak ditu, galburu baten antzarekin ere.

QR Kodea

Nabarmentzen den xehetasunetako bat jantziaren alboko aldean aurkitzen da. Hor, mugikorrarekin eskaneatu daitekeen kode bat jarri da, eta honek, gure zaleak elementu desberdinekin konektatuko ditu. QR kodearen bitartez, denboraldiaren zehar ekintza, esperientzia eta kamiseta berria dutenentzat esklusiboak izango diren beste berri batzuk aktibatuko dira.

Hurrengo egunetan salgai

Hurrengo egunetan zale txuri-urdinek 19-20 denboraldiko kamiseta jantzi dezakete. Macron-eko bilduma berria gure denda ofizialetan aurkituko duzu. Baita gure online dendan ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!