‘Aurrera Mutilak’ lagunarte txuri-urdinak atzo arratsaldean Carlos Vela futbolariari 14-15 denboraldiko jokalari onenaren saria eman zion. Ekitaldia Astigarragako Pub Robin-en zen, lagunartearen egoitzan, eta bertan zale ugari elkartu ziren Carlos Velarekin une atsegina pasatzeko. Jokalariarekin batera, Ruben Pardo bere taldekidea, Igor San Miguel nesken entrenatzailea eta Maria Diaz eta Izaskun Leoz jokalariak eta Bixio Gorriz Beteranoen Elkarteko presidentea ere izan ziren. Ekitaldian zehar, opariak trukatu zituzten eta giro txuri-urdin bikaina egon izan zen.
