Sansek CD Laredoren aurka jokatuko du igande honetan La Casetan (Noja), astebeteko atsedenaldiaren ostean. Azken bederatzi puntuetatik zazpi eskuratu ostean, dinamika positiboan iritsiko dira txuri-urdinak eta, asteburu honetakoarekin, Zubietatik urrun jokatuko dute hirugarren partida jarraian. Oraingoz, sei partidatan, porrot bakarra lortu dute etxetik kanpo, eta talde onenetako bat dira bisitari gisa. Kantabriarrak, bestalde, denboraldi ona egiten ari dira, batez ere euren zelaian; liderrak bakarrik lortu du garaipena bertan. Partida zaila, non gipuzkoarrak sailkapenaren goialdean finkatzeko hiru puntuen bila arituko diren. Partida Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!
REAL C – SANTUTXU (IGANDEA, 11:00)
REAL C – SANTUTXU (IGANDEA, 11:00)
Gure hirugarren taldeak Santutxu jasoko du igandean Zubietan. Txuri-urdinak pasa den asteburuan Tolosan luzapenean lortutako garaipen izugarriaren ondoren iritsiko dira. Hirugarren postuan daude, partida bat gutxiagorekin, eta bolada ona luzatu nahi dute aurkari arriskutsu baten aurka. Neurketa Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin