Sansek aurrera pausoa eman du Leioari huts eta bi irabazi ostean, eta laugarren postuan mantentzen da, igoerako play-offetako postuetan.
Joan-etorriko lehen zatia, aukera askorekin eta bi taldeekin etengabeko arriskua sortuz. Txuri-urdinek hobeto hasi dute partida, Jimenezen pare bat jaurtiketa arriskutsurekin. Etxekoak hobeto sentitzen joan dira minutuak joan ahala, urrutiko jaurtiketekin ere aurrea hartu nahian. Eta ageriko arriskurik gabeko jokaldi batean, Garridok geldikako jokaldi bat baliatu du Veigak, buruz, lehen zatiko azken jokaldian gola sartzeko.
Gipuzkoarrek gol psikologiko hori aprobetxatu dute eta jarraipena eman diote. Hurbilketa arriskutsu batzuen ostean, Alkainek bigarrena egin du area barrutik jaurtiketa gurutzatu batekin, Navarroren asistentziaren ondoren. Ordu erdia aurretik, eta garaipena bideratua, baina intentsitatea mantentuz. Eroso aritu dira txuri-urdinak bigarren zatian, partida osoan zehar egindako lan onari esker, eta bizkaitarrek ezin izan dute erantzunik aurkitu.
Merezimendu handia du garaipen honek gure filialarentzat, azken bi hilabeteetan galtzen ez zuen Leioa baten aurka. Hiru puntu gehiago laugarren postu preziatu horretan mantentzeko beste jardunaldi batez. Datorren astean, gipuzkoarrek Barakaldo hartuko dute Zubietan.
Fitxa teknikoa:
Leioa: Iturrioz, Berasaluze, Etxebarria, Juaristi (Yurrebaso, min. 60), Goti (Guijarro, min. 86), Sota, Madrazo, Irazabal, Cabral (Ibargoien, min. 79), Pradera, Ribeiro.
Sanse: Zubiaurre, Blasco, Aranbarri (Olasagasti, min. 91), Ezkurdia Jimenez, Gorostidi, Veiga, Alkain, Navarro (Aldasoro, min. 85), Garrido (R. Lopez, min. 74), Lobete.
Golak: 0-1: Veiga, min. 44; 0-2: Alkain, min. 58
Epailea: Lopez Jimenez. Txartel horia erakutsi die etxeko Berasaluze, Sota, Ribeiro, Pradera eta Gotiri eta kanpoko Alkain eta Navarrori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin