CD CALAHORRA 0-2 REAL SOCIEDAD C

Aurrera pausoa

Gure bigarren filialak huts eta bi irabazi dio CD Calahorrari denboraldiko irteera zailenetako batean.

Partidan berdintasuna eta intentsitatea izan dira nagusi. Lehen zatian Realak baloia izateko asmoa izan du, baina Errioxako taldeak ez dio bere jokoa egiten utzi. Etxekoek ondo defendatu badute ere, txuri-urdinak area ingurura iritsi dira, baina ez dute gol aukera argirik sortu. Calahorrak ere bere aukerak izan ditu, baina markagailua ez da mugitu lehen zatian.

Aldageletatik itzuli ostean Realak aukera gehiago sortu ditu. Horietako batean Mariezkurrenak donostiarrentzako lehenengoa sartu du. Gola lortu arren txuri-urdinek intentsitatearekin jarraitu dute eta Mariezkurrenak bere bigarrena lortu du garaipenerako bidea errazteko. Izan ere Errioxako taldeak partida berdintzeko ideiarekin jarraitu du eta hainbat jokaldi izan ditu markagailuan hurbiltzeko, baina Fraga adi egon da meritu handiko geldiketak egiteko. Luzapenean, etxeko taldeak abagune argiena izan du zutoinean jo egin duen jaurtiketa batekin.

Gure hirugarren taldeak hirugarren garaipena lortu du azken lau partidetan eta datorren igandean Tudelanoren aurka beste garaipen bat bilatuko du. Aupa Real!!!

Fitxa tekinkoa:

CD Calahorra: González Crespo, Cantero (Herrera, min. 85), Senar (kap.) (Lizaso, min. 85), Castillo (Zaldua, min. 85), Ekiza, Uzcudun (Pérez Hernández, min. 78), Lecea, Martínez, Miguelez (Soeiro Silva, min. 69), Bolado eta Domínguez.

Real Sociedad: Fraga, Merino, Díaz de Alda, Zubelzu (kap.), Lete, Garro (Ramírez, min. 59), Larrañaga, Arruti (Guibelalde, min. 59), Zubizarreta (J. Gorosabel, min. 78), Mariezkurrena (Otadui, min. 78) eta Pontones (Martín, min. 64).

Golak: 0-1: Mariezkurrena, min. 56; 0-2: Mariezkurrena, min. 65.

Epailea: Recio Moreno. Txartel horia erakutsi die kanpoko Zubelzu, Larrañaga eta Pontonesi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!