"Aurrera pausoak eman ditugu jokalarien formazioan"

Vídeo
Gure harrobiko talde guztiek merezitako oporrak dituzte orain. Behin denboraldia amaituta, atseden hartu eta pilak kargatzeko unea da datorren kurtsoari begira. Luki Iriarte, Realeko harrobiko futboleko zuzendariak, Real Sociedad TV-rekin hitz egin du gure taldeek osatutako urteari buruz. Informazio integralarekin harrobiko jokalarien eboluzio prozesuaren oinarri bezala, non ezinbestekoa den “lana eta klub, familia eta ikastetxeekin izaten den etengabeko informazio hartu-emana gazteen futbol eta garapen pertsonalari begira”, aurten, berrikuntza bezala, bi infantil taldeek edadeagatik behar zuten baino goragoko mailetan lehiatu dute, kadete eta jubenil mailetan dagoeneko egiten dena. Aldaketa “garrantzitsu eta positiboa izan da. Konpetizioak exijentzia handiagoa izatea bilatzen genuen eta lortu dugu. Pauso bat gehiago da jokalarien formazio prozesuaren hobekuntzan”, esan du Luki Iriartek. Berio FT-ren urtea ere baloratu du, “talde oso gazteak ikasketa oso ona izan duen esperientzian. Ez zeuden ez irabaztera eta azken postuetan ikustera ohituak. Egoera horri buelta ematea lortu zuten eta maila mantentzea, lehiaketaren inguruan bere garapen pertsonalerako oso aberasgarriak izan diren bizipenak izanez”. Luki Iriartek esan duenez, “gure helburua lehen talderako jokalariak hezitzea da, baina badakigu formazio integrala eman behar diegula Zubietatik pasatzen diren gazte guztiei. Horretarako funtsezkoa da Gipuzkoako futbol guztiaren eta gure harrobiko teknikoen lana. Horrek guztiak egiten du jokalariak hobetzen joatea eta futbolean aurrera pausoak ematea. Hori da oinarria gero gu harro sentitzeko jokalariak lehen taldera iristen ikusten ditugunean”, amaitu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!