Sansek Fuenlabrada hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek Leonen galdu zuten joan den asteburuan eta egoera iraultzeko gogoz datoz. Azken emaitzek ez dute gure filialaren adorea zapuztu eta sailkapenean eroso mantentzen jarraitzeko garaipena lortu nahi dute. Horretarako, madrildarrak garaitu beharko dituzte; hauek jarraian lau porrot jasotzetik datoz. Aurrerapauso bat ematera. Aupa Sanse!
REAL C – BILBAO ATHLETIC (LARUNBATA, 19:00)
REAL C – BILBAO ATHLETIC (LARUNBATA, 19:00)
Gure hirugarren taldeak Bilbao Athletic hartuko du iragan asteburuan Las Gaunasen puntu bikaina lortu ondoren. Txuri-urdinek, amaierarako hiru jardunaldiren faltan, ez dute ezer jokoan igoera lortzeko puntu bakarra balio dion talde baten aurka.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
12:15 Ohorezko Kadetea - CD Vasconia ‘B’ (RSTV)
19:00 Real C – Bilbao Athletic (RSTV)
Igandea:
10:30 Emakumezkoen C taldea – Ugao CD (RSTV)
16:00 Easo – Barakaldo CF (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin