AD ALCORCON 1-4 SANSE

Aurrerapausoa

Vídeo

Sanse garaipenaren bidera itzuli da Santo Domingon Alcorconen aurka gol bat eta lau irabazi ostean. Txuri-urdinak oso eraginkorrak izan dira, ia jaurtiketa arriskutsu bakoitzean gola sartuta. Beste egun batzuetan baino aukera gehiago sortu gabe, baina askoz gehiago asmatuz. Egunen batean iritsi behar zen, azken asteetan zoria kontra izan ondoren. 

Gure filialari lehen zatian bilatu duen ia guztia atera zaio. Partida hasi eta berehala, eta ezkerkada batekin, Olasagastik lehenengoa egin du Lopezen asistentziaren ostean. Gol bikaina hasteko. Oso gertu egon da bigarrena, Valeraren bitartez, minutu batzuk geroago, baina Dani Hernandezek saihestu egin du. Etxekoak arriskua sortzen joan dira area barrura baloi asko jarriz eta horietako batean Gorositoren burukadarekin berdinketa iritsi da. Atsedenaldiaren atarian, epaileak penaltia ezarri du gure filialarentzat VAR-an kontsulta egin ondoren eta Karrikaburuk, hamaika metroetatik, ez du barkatu.

Txuri-urdinek ondo baino hobeto irakurri dute bigarren zatia ere. Jabetza etxekoek izan dute, baina golak, kontraerasoan, gure filialaren bidez iritsi dira. Hirugarrena, Valerak ezkerrrarekin jaurti eta Alkainek aldaratzea aprobexatu ostean eta, handik gutxira, Alkainen bitartez berriz ere, banakako jokaldi izugarri batean arerioak gaindituz joan, arean sartu eta berriro gola egin arte. Ikusgarria. Partida hor amaitu da, ordu erdi lehenago baina jada ihes egin ezin zen garaipenarekin.

Garaipen handia eta urrezko hiru puntu jaitsiera postuak atzean uzteko. Gol festarekin gainera, sentsazio onak berreskuratzeko. Datorren igandean Ponferradina hartuko dute Reale Arenan. Aupa Sanse!


Fitxa teknikoa:

AD Alcorcón: D. Jimenez, Laure (kap.), Nico Gorosito, Carlos Hdez., Moyano, Juanma (Arribas, min. 57), Gorostidi (Escobar, min. 65), C. Bellvís, J. Hernández, Al Badaoui (Lucho, min. 81) eta Asencio (Xisco, min. 57).

Sanse: Ayesa, Blasco, G. de Zarate, Arambarri (A. Martin, min. 46) Ezkurdia, Pokorny, Olasagasti, Alkain, López (kap.) (Aldasoro, min. 22), Valera (Sangalli, min. 70) eta Karrikaburu (Magunazelaia, min. 89).

Golak: 0-1: Olasagasti, min. 4; 1-1: Nico Gorosito, min. 34; 1-2: Karrikaburu (p.), min. 46; 1-3: Alkain, min. 52; 1-4: Alkain, min. 62

Epailea: Sanchez Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Asencio, Laure, Nico Gorosito, Gorostidi eta Moyanori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!