REAL SOCIEDAD – OMONOIA FC (18:45)

Aurrerapausoa

Europa Leaguea Reale Arenara itzultzen da beste denboraldi batez. Txuri-urdinek, Old Trafforden Manchester Uniteden aurka lortutako garaipenarekin hasiera historikoa egin ondoren, multzoan aurrerapausoa ematea izango dute helburu, Omonoia FC mendean hartuta. Zipretarrek ez zuten beren bidea modurik onenean hasi, FC Sheriffen aurka huts eta hiruko porrot potolo batekin.


Taldea oso parekatua eta lehiakorra izango da, eta, beraz, britainiar lurretan lortutako emaitza onari jarraipena ematea funtsezkoa izango litzateke tartea handitzeko. Txapelketak gure azken bi denboraldietan ohartarazi zigun ez dela partida errazik izaten, nahiz eta etxean jokatu. Intentsitate osoz eta arreta handiarekin jokatzeko partida da hau. Gaur aurrerapausoa eman behar da Europa Leaguean. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!