Hamabi urte geroago, Aviron Bayonnais bere etxera itzulko da. Bihar Reale Arena, bere bizitza laburrean lehen aldiz, errugbiak publiko frantsesaren artean pizten duen pasioaren lekuko izango da. Sarrerak duela egun batzuk agortu dira eta bihar estadioa Iparraldeko eta Pau herritik gertu dagoen Section Paloiseko zaleekin beteko da. Giroa, hirian ere, bermatuta dago.
2011ko otsailean gertatu zen bezala, talde baionarrak elastiko berezi bat estreinatuko du Top 14ko partida honetarako, kirol obalatuaren Frantziako txapelketa nagusirako. Beti izan dituen kolore urdin argiei eta zuriei eutsiz, Avironek marra bertikalak dituen kamiseta batekin jokatuko duela erabaki du, Realari keinua eginez. Gaur goizean Illarra eta Aritz kapitainek euren begiekin egiaztatu ahal izan dute.
Jada Reale Arenan entrenatzen ari dira
Section Paloisek eta Avironek partidarenn eszenatoki berria ezagutu dute gaur. Bi taldeak Reale Arenan aritu dira jada, ordu batzuetako aldearekin bi entrenamenduen artean, eta harrituta geratu dira birmoldaketarekin. Avironen arratsaldeko saiora Txurdin etorri da ongietorria ematera, eta berarekin egin dute beheko lerroetan ikus dezakezun familia-argazki klasikoa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin