BALEARS FUTBOL CLUB 2-1 REAL SOCIEDAD B

Azaltzeko zaila

Bigarren taldeak azken minutuan galdu du 2-1 Balears Futbol Club taldearen aurka. 

Reala hobeto sartu da norgehiagokara, bere jokoa eginez eta gol aukerak sortuz. Bi garbi izan ditu, lehena Intzaren eskutik, eta bigarrena, Sarriegirenetik. Etxekoek arriskua sortu duten arren, txuri-urdinek izan dituzte markagailuan aurretik jartzeko aukera garbienak. 

Bigarren zatian Ixik bikain definitu duen penalti batekin jarri dira aurretik ia hasieratik. Hurrengo minutuetan Gorka Álvarezenak erasoan jarraitu dute bigarrenaren bila eta hoberen zeuden momentuan, area barruan errebote pare bat egin dituen baloi batek Realeko defentsa baten eskuan jotzen amaitu du etxekoen aldeko bigarren zatiko lehen aukera garbia eraginez. Ez dute zalantzarik egin eta penaltia golean bilakatu dute. Ekintza horrek, Baleras taldekoen jokoa berpizten eta jokoa berdintzen lagundu du, nahiz eta, donostiarrek jokoa kontrolpean izaten jarraitu duten. Minutu edi bat falta zenean aldiz, 94. minutuan, alboko sake baten ondoren baloia lapurtu, erdiratu eta Nuria Pomer jokalariak bigarren zutoinera bidali du bere taldeari azken ahatsean garaipena emanez. 

Azaltzeko zaila izan da Balear Uharteetan gertatu dena. Datorren larunbatean, Pradejón izango dute aurkari arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

We are Real!


Ficha teknikoa:

Balears Futbol Club: Sandra, Andrea, Paula, Marina, Gaby, Alicia, Nuria, Neus, Cora, Berta y Virginia. 

Real Sociedad: A. Estensoro, H. Uranga, Solo, Mati, Omaya, Naroa, Intza, Sarriegi, Enara L., Azpirotz e Ixi.

Golak: 0-1: Ixi, min. 53; 1-1: Gaby Gutierrez, min 77; 1-2: Nuri Pomer, min. 94.

Epailea: Etxeko Berta eta kanpoko Mati zigortu ditu.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!